Trapagaranek  “Gurea erabil dezakezu-Puedes utilizar el nuestro” establezimendu-sarea ireki du umeen artean mugikorraren erabilera murrizteko  

Trapagaranek abian jarri du “Gurea erabil dezakezu-Puedes utilizar el nuestro” ekimena. Establezimendu-sare honen irekierak helburu hauek ditu:

• Umeek mugikorra erabiltzeko duten beharrizana murriztea.
• gaztetxoek espazio publikoa berreskuratzea eta erabiltzea; kaleak eta auzoak ezagutu ditzatela eta seguru senti daitezela.
• Helduen erreferentzia gehiago edukitzea, gizarte sarea indartzeko.
• Komunitatearekin konpromiso argia duten denda eta saltoki sare baten parte izatea eta bultzatzea.

Kanpainari atxikitako saltokiak ekimenarekin konprometitzen dira pegatina bereizgarri bat jarriz lokalaren kanpoko aldetik ongi ikusteko toki batean. Horrez gain, lokalak telefono finkoa edo mugikorra eduki beharko du (ez litzateke egokia izango langileen telefono pribatua erabiltzea).

Ekimen honen sustatzaileak dira Trapagarango Udala, “Baturik” merkatari, ostalari, zerbitzu eta profesionalen elkartea, Merkasaretza-Meatzaldeko Behargintza eta herriko ikastetxe eta IGE guztiak, eta horiekin bat egin duten herriko beste denda, taberna, zerbitzu-enpresa eta saltoki batzuk.

ATXIKITAKO BATURIK SALTOKIAK

CENTRO OPTICO TRAPAGASAN JOSE, 10
CENTRO OPTICO VALLEETXEPARE, 1
ELENA CASADO MONTALBAN FARMAZIAMAIATZAREN LEHENA ETORB, 49
ENDI ESTETIKAJR OLASO, 22
FACTORYMAIATZAREN LEHENA ETORB, 37
HEGOA FISIOTERAPIA & OSTEOPATIARAMON DE DURAÑONA, 16
HIRU OPARIAKDOCTOR MULERO, 1
IDEAS ILEAPAINDEGIASAN JOSE, 8
JOSEMI HARATEGIASAN JOSE, 18
LA CASTREÑA ARRAINDEGIAETXEPARE, 7
LA PINTACIUDAD DE LA HABANA, 3
LAS QUINIELAS PAPERDENDAMAIATZAREN LEHENA ETORB, 37
MAXI´M ILEAPAINTZAILEAKMAIATZAREN LEHENA ETORB, 9
OLGA    LIBURUDENDADOCTOR MULERO, 3
REGALIZSEBER ALTUBE, 1
REY MAYOR FARMAZIAPINTOR NIETO ULIBARRI, 2
ROSSAS LORADENDAMAIATZAREN LEHENA ETORB, 13
SOPOTEYMAIATZAREN LEHENA ETORB, 35
TRAPAGA DIGITALAXULAR, 3
TRAPAGAFAUNASAN JOSE, 6
VIVANCO MODAKMAIATZAREN LEHENA ETORB, 11

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.