PASA ZAITEZ GURE ERAKUSLEIHOETATIK TRAPAGARANGO GAZTETXOEN MARRAZKIEN ERAKUSKETA IKUSTERA
Baturik, Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzuak eta Profesionalek gure herriko 20 saltokien erakusleihoetan erakusketa antolatu dute. Bertan, udalerriko ikasleek egindako lanez goza dezakegu. Lehiaketaren gaia “Eta zu nola zaintzen duzu Trapagaran? Gure Merkataritza “eta 265 marrazki aurkeztu dira, eta erakusleiho hauetan daude ikusgai:
Edder, Zurbano Harategia, Nerea Lago Estilistas, Regalos Hiru, Olga liburu-denda, La Botika de Trápaga, Secrets, Centro Estético y de Belleza, Sopotey, Gabeta Cotton, Copylofer, Rossas Trapagaran, Vivanco modak, Maxi ‘m Peluqueros, Mª Angeles modak, Trapagafauna, Boutique Eva, Esti ile-apaindegi mistoa, Calma, Belleza y Bienestar, Trasistel, Ambical Cerramientos.
Baturik Trapagaranetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Trapagarango 5 ikastetxeei kanpainan parte hartzeagatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu lehenengo lehiaketa honetan parte hartu duten ikasle guztiei, aurrera egiteko indarra ematen baitigute.
Amaitzeko, gogoratu ekintza hau Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak babespenarekin eta Trapagarango Udalaren lankidetzarekin egin dela.