Non geratzen zara? Erosketetan edo Sukaldean?

Oso erraz jarriko dizugu, lortu zure amantala edo poltsa eta egin  Trapagaranen aldeko apustua.

Uztailaren 5era arte, eta Trapagaranen kontsumitzeagatik, gure “Nik Trapagaran” markako mantal edo poltsa esklusibo bat lor dezakezu, kanpainari atxikitako edozein saltokitan erosteagatik.

Kanpaina Baturik elkarteak bultzatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Trapagarango Udalaren lankidetzak babesten dute. “Nik Trapagaran” ekimenaren barruan kokatzen da.

Erosketak egitean, kartilla bat lor dezakezu, eta, bertan, establezimendu desberdinetako 2 zigilu lortu eta dagozkien erosketa-tiketekin entregatu beharko duzu.

Erosketak baliozkoak izango dira baldin eta kanpainaren aldiari badagozkio, hau da, 2026ko ekainaren 15etik uztailaren 5era.

Ondoren, amantala edo poltsa jaso ahal izango duzu uztailaren 7an, 17:30etik 19:30era, Etorbidean. Maiatzak 1, 23 (plazatxoa CopyLofer ondoan).

Kontsultatu atxikitako establezimenduak esteka honetan: SARTU HEMEN

Sarien ordez beste batzuk eman ahal izango dira, sariak amaitu arte.
Atxikitako establezimenduetan egindako erosketen tiket baliodunak

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.