Erabili Euskadi Bonu Denda Baturik saltokietan

Ostiral honetan, azaroaren 15ean, hasiko da Euskadi Bonu Dendaren azken edizioa, erositako 30 euro bakoitzeko 10 euroko deskontuekin. Baturik trapagaraneko 23 establezimenduk parte hartu dute ekimenean. Azken kanpaina hau abenduaren 5era arte luzatuko da.

16 urtetik gorako pertsona bakoitzak 3 deskontu eskuratu ahal izango ditu gehienez, atxikitako establezimenduetan eskatu eta trukatzen direnak, eta 30 euro aurreztu ahal izango ditu erosketetan.

Euskadin Bono Dendan parte hartzen duten Baturik saltokiak:

Boutique Eva • Calma, belleza y bienestar • Calzados La Bota de Oro • Centro de estética Endi • Centro óptico Trápaga • Centro óptico Valle • Dietética Txira • Factory • Gabeta Cotton Trapagaran • Kibor electrodomésticos • Librería Olga • Maxi´m peluqueros • Modas Mª Ángeles • Modas Vivanco • Papelería Las Quinielas • Peluquería Belén • Peluquería Keinu • Peluquería mixta Esti • Regalos Hiru • Rossas Loradenda Trapagaran • Sopotey Trapagaran • Trapaga Digital • TrapagaFauna

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska