DASTATU TRAPAGARANGO 6. GILDA EGUNA
Trapagarango Gilda Lehiaketaren seigarren edizioa asteburu honetan hasiko da, mokadu herrikoi batekin, 2 euroren truke
‘Gilda Eguna ‘lehiaketa gastronomikoaren edizio berri bat hasiko da. Lehiaketa horrek udalerriko tabernak bisitatzera gonbidatzen gaitu, mokadu xume eta zaporetsu honen bertsio desberdinak dastatzeko.
Seigarren edizioa azaroaren 13tik 22ra egiten da, ostiraletik igandera, eta aukera ezin hobea eskaintzen du parte hartzen duten tabernen proposamenak dastatzeko. Lehiaketa honetako epaimahaia herritarrak dira, oro har, erruteroa osatu eta gilda gogokoenaren alde bozkatu behar dutenak, eta parte hartzen duten establezimenduetako baten hautestontzian utzi.
Herri-bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean sari bikainak zozketatuko dira
Lehiaketa Trapagarango Tokiko Merkataritza Sailak eta Baturik: Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak elkarteak antolatu dute, Merkasaretza-Meatzaldeko Behargintzarekineta Tele7ren lankidetzan. Bertako ostalaritza dinamizatzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea du helburu.
BATURIK TABERNA PARTE-HARTZAILEAK: BOULEVARD KAFE ANTZOKIA, CAFÉ LONDON, CAFÉ-BAR LA PINTA, GURE ETXEA BERRIA






