Baturik Trapagaranek Gabonetako Erakusleihoen eta Animazioaren 2. Lehiaketarako izen-ematea ireki du
Iazko arrakasta ikusi ondoren, Baturik Trapagaranek (Merkatariak, Ostalariak eta Zerbitzuak) erakusleihoen lehiaketaren 2. edizioa antolatu du. Berrikuntza gisa, erakusleihorik ez duten saltokiek, ostalaritza edo zerbitzuen establezimenduek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Gabon jai hauetan establezimenduaen barrukaldea edo kanpoaldea apaintzeko aukera emanez.
Lehenengo edizioan bezala, establezimendu onenentzako sariak egongo dira:
• Epaimahaiaren saria: Produktu sorta (Gabonetako saskia) eta 100 €-ko txekea Baturik erosketetan.
• Publikoaren saria: Produktu sorta (Gabonetako saskia) eta 50 €-ko txekea Baturik erosketetan.
Bestalde, publikoaren erakusleihoa aukeratzen parte hartzen duten pertsonentzako 8 sari ere egongo dira, elkarteko saltokiek emanak.
Amaitzeko, azpimarratu behar da Gabon jaietan establezimendu guztiek ahalegina egiten dugula gure establezimenduari ikusgarritasuna emateko, eta hemendik lehiaketan parte hartzera animatzen dugu, ikusgarritasun gehiago eskainiz.






