Apunta zaitez erakusleihoen ibilbidera: ginkana bat Trapagaranen alde

Garrantzitsua ez da nola ipintzen duzun zure erakusleihoa, Trapagaranen parte izatea baizik.

Trapagarango establezimenduetatik egingo den ginkana bihurtu da erakusleiho lehiaketa. Ekimen honek “Danetarako Danok” herriko dantza taldea eta Sustraiak” saskibaloi kluba ditu aliatu, biak ospatuko baitute euren urteurrena.  

Formatu berriaren helburua da herritarrak mugiaraztea eta gure herriko sektore guztietako produktuak eta zerbitzuak ezagutzera ematea.

Antolakuntzak elementu grafiko bat emango dio (gutxi gorabehera A4 tamainakoa) establezimendu parte-hartzaile bakoitzari. Irudi horiek “Danetarako Danok” dantza taldearekin eta “Sustraiak” saskibaloi klubarekin zerikusia dute.  Establezimenduak bere erakusleihoan sartu besterik ez du egin behar.

Herritarrak, bere aldetik, ibilbide-txartel bat beteko du erakusleihoetan dauden objektuak identifikatzeko eta herriko merkataritzarI zein urteurrena betetzen duten herriko taldeei buruzko galderei erantzuteko.

Gure herriko erakusleihoak osasuntsu daude eta sormen handiz eta kalitate onez erakusten dituzte bere produktuak eta zerbitzuak.

Gure aldetik sektorea animatu nahi dugu parte hartzera eta jolas handi honen konplize izatera. Maiatzaren 25etik 29ra dago zabalik establezimenduek izena emateko epea.

OINARRIAK https://labur.eus/rsebuvdy

IZEN-EMATEA https://forms.gle/LMnsKfhLkB6tgBGv5

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.