Apunta zaitez erakusleihoen ibilbidera: ginkana bat Trapagaranen alde
Garrantzitsua ez da nola ipintzen duzun zure erakusleihoa, Trapagaranen parte izatea baizik.
Trapagarango establezimenduetatik egingo den ginkana bihurtu da erakusleiho lehiaketa. Ekimen honek “Danetarako Danok” herriko dantza taldea eta “Sustraiak” saskibaloi kluba ditu aliatu, biak ospatuko baitute euren urteurrena.
Formatu berriaren helburua da herritarrak mugiaraztea eta gure herriko sektore guztietako produktuak eta zerbitzuak ezagutzera ematea.
Antolakuntzak elementu grafiko bat emango dio (gutxi gorabehera A4 tamainakoa) establezimendu parte-hartzaile bakoitzari. Irudi horiek “Danetarako Danok” dantza taldearekin eta “Sustraiak” saskibaloi klubarekin zerikusia dute. Establezimenduak bere erakusleihoan sartu besterik ez du egin behar.
Herritarrak, bere aldetik, ibilbide-txartel bat beteko du erakusleihoetan dauden objektuak identifikatzeko eta herriko merkataritzarI zein urteurrena betetzen duten herriko taldeei buruzko galderei erantzuteko.
Gure herriko erakusleihoak osasuntsu daude eta sormen handiz eta kalitate onez erakusten dituzte bere produktuak eta zerbitzuak.
Gure aldetik sektorea animatu nahi dugu parte hartzera eta jolas handi honen konplize izatera. Maiatzaren 25etik 29ra dago zabalik establezimenduek izena emateko epea.
OINARRIAK https://labur.eus/rsebuvdy
IZEN-EMATEA https://forms.gle/LMnsKfhLkB6tgBGv5






