ZURE SALTOKIAK ERE PARTE HAR DEZALA! “Gurea erabil dezakezu / Puedes utilizar el nuestro” KANPAINA
Trapagaranek abian jarriko du “Gurea erabil dezakezu-Puedes utilizar el nuestro” ekimena. Kanpaina horrek helburu hauek ditu:
- Umeek mugikorra erabiltzeko duten beharrizana murriztea.
- Umeek espazio publikoa berreskuratzea eta erabiltzea; kaleak eta auzoak ezagutu ditzatela eta seguru senti daitezela.
- Helduen erreferentzia gehiago edukitzea, gizarte sarea indartzeko.
- Komunitatearekin konpromiso argia duten denda eta saltoki sare baten parte izatea eta bultzatzea.
Kanpainari atxikitako saltokiak ekimenarekin konprometitzen dira pegatina bereizgarri bat jarriz lokalaren kanpoko aldetik ongi ikusteko toki batean. Horrez gain, lokalak telefono finkoa edo mugikorra eduki beharko du (ez litzateke egokia izango langileen telefono pribatua erabiltzea).
Trapagarango Udalak, “Baturik” merkatari, ostalari, zerbitzu eta profesionalen elkartearekin, Merkasaretza-Meatzaldeko Behargintzarekin eta herriko ikastetxe eta Helduen Irakaskuntza Iraunkorreko Zentroarekin batera bultzatzen du kanpaina hau eta herriko gainerako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta abar gonbidatzen ditu kanpainari atxikitzera.
Amaitzeko gogoratu, Trapagarango zerbitzu publiko, denda eta establezimenduak har dezaketela parte, baldin eta ekimenarekin konprometitzen badira.
Nola parte hartu kanpainan
Oso erraza da izena ematea eta ekimen honen parte izatea:
- Esteka honetan sartu eta inprimakia betez https://forms.gle/gH6bA1Y6iZp7yUMq6
- Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara deituz. Tel. 94 486 31 96
MARTXOAREN 23a baino lehenago egin beharko da inskripzioa.






