Zaporerik onenak dastatu!: “Trapagaran Pintxotan 2025”

Udaberria zapore handiekin dator gure ahosabaiarentzat. Zaporeak, testurak eta miniaturazko gastronomiarik onena Trapagarango barretan dago.
Trapagaran Pintxotan 2025 iritsi da eta zure esku dago publikoaren pintxorik onena aukeratzea. Martxoaren 28tik apirilaren 6ra bitarteko asteburuetan egin dezakezu.
Lortu zure erruteroa!, postontzietan banatu da, edo parte hartzen duten tabernetan, Baturik laguntzaileen establezimenduetan, kiroldegian edo Garapen Agentzian ere lor dezakezu.
Baturik elkartetik parte hartzera animatzen zaitugu, erruteroaren 9 zigiluak betez, zure pintxo gogokoenaren alde bozkatuz eta, horrela, sariren bat irabazi ahal izateko. Gainera, gure establezimendu elkartuetako pintxoak gomendatzen dizkizugu: Bar Txalaparta, Gure Etxea Barria, Cafe London, Boulevard Café Antzokia edo Cafe Bar La Pinta.
Lehiaketako pintxo guztiek 2 euroko salmenta prezio bakarra dute, kontsumizio baten baldintzapean.