Trapagarango txikienek gure merkataritza zaintzen dute

Igazko arrakastaren ostean, Baturik Trapagaranek, herriko ikastetxeen laguntzarekin, gure herriko merkataritzari buruzko bigarren marrazki lehiaketa antolatu du.La Escontrilla H.I., Franciscanas de Montpellier Ikastetxea, Itxaropena Ikastola, La Arboleda Eskola eta San Gabriel Eskolako ehen Hezkuntzako 2. mailatik 5.era bitarteko 500 bat ikasle daude deituta.

Helburua da Trapagarango merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei eta profesionalei buruz gure herriko txikienek duten ikuspegia ezagutzea, eta, gainera, haien artean ikusaraztea sektoreak herrian duen garrantzia.

Babesleak: Eusko Jaurlaritzako eta Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak. Laguntzaileak Trapagarango ikastetxe guztiak.

Zure lanak egiteko, antolakuntzak txantiloi batzuk banatu ditu ikastetxeetan. Lotura nonen bidez ere lor daiteke txantiloi hori: https://drive.google.com/file/d/1QT_DbLDlGNeJhhhcH4Mlk5SO5GlGvA9A/view?usp=sharing

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.