Trapagaranek 2025-2029 Hiri Ekonomia Jasangarriaren Plan Estrategikoa jarri du martxan

Meatzaldeko Behargintza, BATURIK Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak eskatuta, Trapagarango Udalarekin lankidetzan, 2025-2029 aldirako Hiri Ekonomia Jasangarriaren Plan Estrategikoa prestatzen hasi da, hain zuzen ere, bide orri bat, tokiko merkataritza indartzeko, digitalizazioa bultzatzeko eta eredu ekonomiko jasangarriago eta lehiakorrago baterantz aurrera egiteko aukera emango duena.

Hurrengo hilabeteetan, parte hartzeko prozesu bat egingo da, eta, haren baitan, merkataritza-sektoreari eta herritarrei inkestak egingo zaizkie, eta lan-tailerrak egingo dira merkatariekin, tokiko eragileekin eta erakundeetako ordezkariekin.

Helburua da Trapagarango merkataritzaren gaur egungo egoera ezagutzea, sektorearen erronkak identifikatzea eta etorkizuneko ildo estrategikoak elkarrekin definitzea.

Saltokientzako Inkestak eskuragarri daude jada, eta honako esteka honetan bete daitezke:
👉 https://forms.gle/5UgkGhwMxMtzUd9a9

Merkatarien parte-hartzea funtsezkoa da planak benetako egoera eta beharrei erantzun diezaien.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.