Oparirik Handiena Trapagaranera itzuli da
Gabonak iritsi dira, eta, ohikoa denez, “Oparirik Handiena” itzuli da gure udalerrira. Aurten ere Baturik Trapagaranek 2.000 € zozketatuko ditu erosketetan, 1000, 500, 300 eta 200 €-ko erosketa-txekeetan. Gure bizilagunen nahiak egia bihurtzen laguntzen duten sariak.
Abenduaren 27ra arte, eta zure erosketak edo kontsumoak egitean, sustapenari atxikitako saltokietan zozketa handi honetarako txartelak lortuko dituzu.
Ekimena «Nik Trapagaran» izeneko ekintzen barruan kokatzen da, eta zurekin eta gure udalerriarekin konprometituta dauden 70 saltoki inguruk parte hartzen dute.
Zozketa handia abenduaren 29an egingo da, 20:00etan, webgune honen eta Baturik Trapagaranen sare sozialen bidez (Youtube, Instagram eta Facebook). Zozketa Susana Porrasek aurkeztuko du.
Sari handi horien lau irabazleek urtarrilaren 2an, ostirala, egingo dituzte erosketak, txaranga baten erritmoan.
Amaitzeko, nabarmendu behar da Gabonetako kanpaina hau Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak babesten dutela.






