Maitemintzen duten deskontuak

Ehunka deskontu zuzen banatuko dira otsailaren 15era arte

Badator San Balendin eta Baturikek , maitemintzen duten deskontuak banatuz zure maitasuna ospatu nahi du, bezeroen artean deskontu zuzenen kanpaina berri bat abian jarriz.

Sustapen berria otsailaren 15era arte egongo da aktibo, eta ehunka deskontu banatuko ditu Trapagaran visarekin erosketak egiten dituzten pertsonen artean. Bezeroak tokiko txartelarekin erosketak egiten dituenean kanpaina honi atxikitako saltokietan, zorioneko pertsonaren bat izan daiteke, eta zuzenean jaso dezake oraingo honetarako programatutako deskontuetako bat.

Baturik, Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu eta Profesionalen elkartearen kanpaina honek Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko Merkataritza sailen eta Nafarroako Rural Kutxaren babesa du.

Amaitzeko, gogoratu urtean zehar , Baturikek Visa Trapagaran txartelaren erabiltzaileei zuzendutako hainbat sustapen egiten dituela. Beste abantaila asko dituen txartela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu esteka honetan:  https://baturiktrapagaran.com/eu/txartela/

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska