Lortu zure Trapagarango Merkataritza eta Ostalaritzarako Hiztegitxoa !!

Euskaraldia dela eta Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak eta Baturik elkarteak alkarlanean Trapagarango Merkataritza eta Ostalaritzarako Hiztegitxoa kaleratu dute.
Modu errazean, erosketak euskaraz egiteko edo zerbitzuak kontsumitzeko egunero erabil daitezkeen hitzak kaleratu dira hiztegitxo honetan. Helburua euskara Trapagarango establezimenduetara eramatea da.
Trapagarango establezimenduetan lor dezakezu zure hiztegitxoa
Gainera, egun hauetan Baturik establezimenduek zure hitza euskaraz idaztera gonbidatzen zaituzte, erosketak egiteko 50 €-ko txartelen zozketan parte hartzeko.