Itsas erakusleihoak: Trapagarango XI. Erakusleiho lehiaketa  

Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza Sailak eta “Baturik” Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoarekin batera, abian jarri dute maiatzaren 19tik ekainaren 2ra egingo den XI. Erakusleiho Lehiaketa.
Ekitaldi hau “Trapagaran zaindu” ekimenaren barruan garatzen diren jarduera eta programetako bat da, eta herria dinamizatu eta biziberritzeko asmoa edukitzeaz gain, jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen du.
Parte hartuko duten establezimenduak hauek dira:
• Elena Casado Montalbán Farmazia
• Sopotey
• Maxi´m peluqueros
• Modas Mª Angeles
• Txira Dietetika
• Trápaga Digital
• Mª Antonia Diez Farmazia

Azpimarratzekoa da 11. edizio honetan parte hartzen duten erakusleihoen kalitatea eta inplikazioa. Merezi du herritik osteratxoa egitea eta erakusleiho horiez gozatzea.

Erakusleiho parte-hartzaileek irudimenez eta modu erakargarriak aurkezten dituzte bere produktuak, irizpidetzat hartuz produktuaren kalitatea, irudia eta aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza. Izan ere, aukera paregabe da modu desberdinean eta erakargarrian erakusteko merkatari txikiek dituzten gaitasunak kontsumitzaileak harritzeko eta tokiko merkataritza bultzatzeko.

Establezimenduentzako Sariak
1. saria, epaimahaiarena: Arte eder, dekorazio, erakusleiho-apainketa eta merkataritzako hiru profesionalek osatuko dute epaimahaia.

Diploma bat, trofeo bat, 363 € balio duten iragarki laburren pakete bat, Radio 7-k eskainia eta 300 €-ko saria, eskudirutan, Udalak eskainia.
2. saria “Publikoaren saria”: Publikoaren saria hautestontzietan utzitako botoen zenbaketaren bidez erabakiko da eta hauxe izango da: diploma bat, trofeo bat eta 200 €-ko saria, eskudirutan, Udalak eskainia.

3. Baturik erakusleihoaren Sari Berezia: Publiko birtualaren sari hau hautatzeko www.baturiktrapagaran.com orriaren bidez jasotako botoak zenbatuko dira. Erakusleiho irabazleari diploma bat, trofeo bat, Onmotivak eskainitako publizitate-diseinuko zerbitzuak, 121 eurotan baloratuak eta Baturikek eskainitako 200 euroko txartela, establezimendu atxikituetan erosketak egiteko.
Erakusleiho irabazle guztientzat: ENTRAPAGARAN.COM eskualdeko aldizkarian, saritutako guztiei buruzko erreportaje baten argitalpena, 800 eurotan baloratua.
Publiko parte-hartzailearentzako sariak
Gustukoen duen erakusleihoaren aldeko botoa ematen duen publikoak ere sariak lortu ditzake.

  1. PUBLIKOAREN ERAKUSLEIHOA: Herriko postontzietatik banatu den eta Caja Rural de Navarran, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Udal Liburutegian ere eskuratu daitekeen flyer-a bete behar da. Hori egin ondoren, lehen aipatu ditugun tokietan jarriko diren hautestontzietan sartu beharko da 2025eko maiatzaren 19tik ekainaren 2ra arte.
    Boto-emaileen artean 100 € zozketatuko dira, eskuditutan, Trapagarango Udalak eskainiak.
  2. BATURIK TRAPAGARANI LOTUTAKO ERAKUSLEIHORIK ONENA: ESTEKA honen bidez bozkatuz, 2025eko maiatzaren 26tik ekainaren 2ra arte. Botorik gehien lortzen duen erakusleihoak eramango du BATURIK erakusleihoaren Saria.
    Parte-hartzaileen artean 200 € zozketatuko dira, Baturik Trapagaran establezimenduetan erosketak egiteko. Sari hau Caja Rural de Navarrak eskainia da.

ZOZKETA: Ekainaren 3an egingo da zozketa, eguerdiko 12:00etan, eta YouTubeko @cuidadetrapagaranzaindu kanalean, Baturik Trapagaranen Facebook eta Instagram orrietan eta antolatzaileen webgunean argitaratuko da.

Pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du botoa eman modalitate bakoitzeko eta sari bat baino ezin izango du eskuratu, beraz, berriro aterako balu saria, botorik gehien lortu duen hurrengo pertsonari emango litzaioke.

OINARRIAK: Begiratu oinarriak esteka honetan sartuta:
https://drive.google.com/file/d/1fS7mlTSd-iT-OK2ggRGLv3LV6K0zYvaW/view

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.