Gure herriko txikienek Trapagaran zaintzen dute

Baturik Trapagaranek, herriko ikastetxeen laguntzarekin, gure herriko merkataritzari buruzko marrazki lehiaketa antolatu du.La Escontrilla H.I., , Franciscanas de Montpellier Ikastetxea, Itxaropena Ikastola, La Arboleda Eskola eta San Gabriel Eskolako ehen Hezkuntzako 2. mailatik 5.era bitarteko 450 bat ikasle daude deituta.

Helburua da Trapagarango merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei eta profesionalei buruz gure herriko txikienek duten ikuspegia ezagutzea, eta, gainera, haien artean ikusaraztea sektoreak herrian duen garrantzia.

Zure lanak egiteko, antolakuntzak txantiloi batzuk banatu ditu ikastetxeetan. Honako hauetan ere lor daiteke txantiloi hori:

Olga Liburudenda edo posta elektronikoz eskatuz: baturiktrapagaran@gmail.com

Babesleak: Eusko Jaurlaritzako eta Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska