Denok bat eginda ematen dugu aurpegia

Emakumea eta Merkataritza 2025

Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak eta “Baturik”  Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu eta Profesionalen Elkarteak, Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren laguntzarekin, kanpaina berri bat jarri dute abian Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta.

Gure herriko ehun ekonomiko eta sozialean emakumeek duten funtsezko papera ikusaraztea da helburua.

Kanpainan Trapagarango sektoreko ia 20 emakumek parte hartu dute, berdintasunaren alde aurpegia emanez, beren ahalegina, talentua eta gizarte bidezkoago eta ekitatiboago batekiko konpromisoa aldarrikatuz.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako emakumeen eguneroko lana eta konpromisoa funtsezkoak dira tokiko merakataritza eta Trapagarango herria garatzeko. Gaur inoiz baino gehiago, babes ditzagun gure merkatariak, onar dezagun haien lana eta egin dezagun aurrera elkarrekin berdintasunezko etorkizun baterantz.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska