Bozkatu gustukoen duzun erakusleihoa eta irabazi!

Abian da Trapagarango XI. Erakusleiho lehiaketa. Edizio honetako gaia da “Itsas erakusleihoak”

ZEUK HAUTATUKO DITUZU PUBLIKOAREN SARIAK !!

  • BATURIK TRAPAGARANI LOTUTAKO ERAKUSLEIHORIK ONENA: ESTEKA honen bidez bozkatuz, 2025eko ekainaren 2ra arte. Botorik gehien lortzen duen erakusleihoak eramango du BATURIK erakusleihoaren Saria.
    Parte-hartzaileen artean 200 € zozketatuko dira, Baturik Trapagaran saltokietan erosketak egiteko. Sari hau Nafarroako Rural Kutxak eskainia da.

SARTU ZAITEZ HEMEN BOZKATZEKO>>>>>>

  • PUBLIKOAREN SARIA: Herriko postontzietatik banatu den eta Nafarroako Rural Kutxan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Udal Liburutegian ere eskuratu daitekeen flyer-a bete behar duzu. Hori egin ondoren, lehen aipatu ditugun tokietan jarriko diren hautestontzietan sartu beharko duzu 2025eko maiatzaren 19tik ekainaren 2ra arte.
    Ekainaren 3an zenbatuko dira botoak eta gehien lortzen duenak Lehiaketako 2. Sariaren irabazlea izango da.
    Boto-emaileen artean 100 € zozketatuko dira, eskuditutan, Trapagarango Udalak eskainiak.

ZOZKETA: Ekainaren 3an egingo da zozketa, eguerdiko 12:00etan, eta YouTubeko @cuidadetrapagaranzaindu kanalean, Baturik Trapagaranen Facebook eta Instagram orrietan eta antolatzaileen webgunean argitaratuko da.

OINARRIAK: Begiratu oinarriakesteka honetan sartuta: https://drive.google.com/file/d/1fS7mlTSd-iT-OK2ggRGLv3LV6K0zYvaW/view

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.