Baturikek WhatsApp kanal bat jarri du martxan tokiko merkataritzaren eskaintzak, albisteak eta berrikuntzak zabaltzeko.
Baturik, Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu eta Profesionalen Elkarteak TRAPAGARANGO MERKATARITZAren WhatsApp bidezko hedapen-kanal bat jarri du abian.
Trapagarango saltokiaren berri, promozio eta bestelako informazioa jaso ahal izateko, interesdunek WhatsApp bidez bidali beharko dute alta hitza 664 53 07 87 zenbakira, eta telefono zenbakia ere gorde beharko dute kontaktuen artean.
Amaitzeko, nabarmendu behar da zerbitzu honetan alta ematen duten pertsona guztien artean Solac aire frijigailu bat zozketatuko dela.
Ekimenak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa eta Trapagarango Udalaren laguntza du






