Nor Garen

Baturik elkartea, Trapagarango Merkatariak, Ostalarial, Zerbitzuak eta Profesionalak. Gure udalerriko erreferentziako erakundea da. Trapagaran bera Meatzaldeko hiriko merkataritza-gune ireki handiena da..

Bertan, era guztietako enpresak elkartzen dira; esate baterako, modakoak, oinetako-dendak, etxeko gaienak, argazkilaritzakoak; edo era guztietako janari-dendak, besteak beste; baita ostalaritzako lokalak eta zenbait zerbitzu ere: hortzetako klinikak, irakaskuntza, arte grafikoak, aseguruak edo aholkularitza, adibidez..

2005ean sortu zenetik, “Baturik” elkarteak bere enpresa bazkideen interesak babestea izan du xede, baita Meatzaldeko merkataritza-gune handiena bultzatzeko lan egitea eta bertako gizartea zein hirigintza biziberritzea ere..

Hori dela eta, urteotan guztiotan, “Baturik” funtsezko eragile aktiboa izan da Trapagaranen eraldaketan. Merkataritzaren sustapenagatik ez ezik, instituzioekin egindako etengabeko negoziaketagatik ere nabarmentzen da elkartea, udalerri hobea lortzea daukalako helburu: biziagoa, erosoagoa, zainduagoa, atseginagoa eta modernoagoa..

Beraz, era guztietako ekimenetan eta jardueretan lan egiten ere jarraitzen duenez, Trapagarango eta eskualdeko talde dinamiko eta erreferentea da. Urte osoan, zenbait ekintza antolatzen ditu merkataritzaren, kulturaren, gizartearen... arloan, besteak beste. Bertan, hain zuzen ere, bazkideek eurek eta bezeroek eta bisitariek parte hartzen dutenez, gure udalerria funtsezko gunea da bizimodu kultural, sozial eta komertzialari begira.

Lan-lerroak

  • Hiriko merkataritzari balioa ematea: profesionaltasuna, kalitatea, hurbiltasuna eta jasangarritasuna.
  • Trapagarango egunez egunekoan bete-betean parte hartzea eta, horretarako, udalerriko elkarteekin eta zenbait arlotako ekimenekin lan egitea: kirola, kultura, euskara, turismoa eta aisialdia.
  • Gure hiri-ingurunea dinamizatzea eta hobetzea.
  • Trapagarango merkataritza-jarduera, ostalaritza, zerbitzuak eta profesionalak sustatzea.
  • Geure profesionalak prestatzea.
  • Informazioa, aholkularitza eta tresnak ematea, Trapagarango enpresen kudeaketa hobetzeko.
  • Administrazioen aurrean solaskidea izatea.
  • Baturik Trapagaranek zenbait forotan parte hartzen du, eta ordezkaritza dauka bertan; esate baterako, Cecobi, Meatzaljaia eta gure agerpena eskatzen duten leku guztietan.
Baturik Trapagaran
Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.