Aitaren egun honek aita goxatzen du!

Goizalde Trapagarango palmondo erraldoiak banatuko dira Visa Baturik Trapagaranekin erosketak egiten dituzten pertsonen artean.

Baturik, Trapagarango Merkatari, Ostalari, Zerbitzu eta Profesionalek sustapen kanpaina berri bat jarri dute abian, palmondo erraldoi gozoak oparituz, zalantzarik gabe, aitaren eguna ospatzeko opari gozo-gozoa.

Sustapen hori martxoaren 21era arte egongo da aktibo, eta opari hori eskuratu ahal izateko, nahikoa da sustapenari atxikitako establezimenduetan erosketak egitea, Visa Baturik Trapagaran txartelaren bidez.

Sarituek Goizalde Trapagaranen jaso beharko dituzte martxoaren 21ean eta 22an.

Kanpaina honek Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko Merkataritza sailen babesa du, baita Nafarroako Rural Kutxarena eta Goizalde Trapagaranen laguntza ere.

Visa Baturik Trapagaran txartelari buruzko info gehiago: https://baturiktrapagaran.com/eu/txartela/

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.