“Agur Negua” azkoka dator Trapagarango kaleetara

Neguko denboraldiko azken egunak dira, eta gure herriko saltokiek, denboraldiko azken produktuak, salneurri ikaragarrietan salgai jartzeko aprobetxatzen dute.

Otsailaren 19tik 24ra bitartean, denda bakoitzak bere denboraldi amaierako txolelak aterako ditu bere ingurura “Agur Negua” denboraldi amaierako azokaren barruan.

Ekimena, betiko legez Baturik, merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako eta Trapagarango Udaleko Merkataritza sailekin elkarlanean, eta «Trapagaran zaindu» ekimenaren barruan antolatutako jardueren barruan dago.

Badakizu! Egun hauetan prezio ezin hobeak “Agur Negua azokan” gure Trapagarango dendetako espaloietara.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska