300 MARRAZKI BAINO GEHIAGO IKUSGAI DAUDE TRAPAGARANGO ERAKUSLEIHOETAN
Trapagarango Baturik, Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu eta Profesionalek Trapagarango 20 establezimendutan erakusketa antolatu dute. Bertan gure herriko ikasleek egindako lanekin gozatu ahal izango dugu. Lehiaketaren gaia “Como cuiddel comercio de Trapagaran” izan da, eta 300 marrazki baino gehiago aurkeztu dira, ekimenarekin laguntzen duten establezimendu hauen erakusleihoetan ikusgai daudenak:
EDDER estetika-zentroa, NEREA LAGO Estilistas, HIRU opariak, OLGA liburu-denda, HEGOA Fisioterapia, TRAPAGAren La Botika, SECRETS estetika, CASADO MONTALBAN farmazia, SOPOTEY, COPYLOFER, LA PINTA kafe-taberna, URKIJO harategia, REY MAYOR farmazia, ESTI ile-apaindegi mistoa, TXIRA dietetika. TRAPAGAFAUNA, MAXIM Ile-apaintzaileak, VIVANCO modak, XUAN LIN elikadura-bazarra, AMBICAL itxiturak
Baturik Trapagaranetik eskerrak eman nahi dizkiegu Trapagarango 5 ikastetxeei, kanpainan eta gure saltokietan parte hartzeagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu lehen lehiaketa honetan parte hartu duten ikasle guztiei, aurrera jarraitzeko indarra ematen baitigute.
Amaitzeko, gogoratu ekintza hau Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak eta Trapagarango Udalaren lankidetzak babesten dutela.






