Ostalaritzaren izen-ematea: “4. Gilda Eguna 2024”

Laugarren Gilda egunerako izena emateko epea zabaldu da.Trapagarango ostalarientzako.

Epe hori azaroaren 4tik 8ra, 13:00etara arte egongo da zabalik.

    Antolatzaileok  ostalarien laguntza eskatzen dute, ekitaldi honetan izena-ematea eskatuz, gure udalerria bere ostalaritzaren bidez modu arduratsuan dinamizatzeko.  

    Herriko gilden ibilbide honetan ostalaritza establezimendu guztiak har dezakete parte.

    Trapagarango “4. Gilda Eguna 2024” Udaleko Merkataritza Sailak eta Baturikek (Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzuak eta Profesionalak) antolatzen dute, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren laguntzarekin.

    Jakin badakigu ekimen hau, antzeko beste batzuetan gertatu den bezala, oso harrera ona izangoduela eta eragin ekonomiko handia parte hartzen duten establezimendutan.

    Gainera, lehiaketa baino lehen, lehiaketa bitartean eta lehiaketa amaitu ondoren, haren publizitatea egingo da hainbat hedabide eta sare sozialetan.

    OINARRIAK

    IZENA EMATEKO SARTU HEMEN

    Baturik

    Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

    Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

    Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

    Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

    Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

    Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

    Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

    Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
    Neska