Udalerriko 265 artistak beren marrazkiak ikusgai jarri dituzte Trapagarango 23 erakusleihotanTrapagarango

Establezimenduek azaroaren 17tik 24ra ikusgai jarriko dituzte ikasleek egindako marrazkiak, tokiko merkataritza protagonista duen hirugarren lehiaketa honetan. Lehiaketak 300 euro banatuko ditu eskola-materialerako sarietan

Trapagarango merkataritza herriko txikienen marrazkien protagonista bihurtu da. Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailetako 265 ikaslek parte hartu dute Baturik Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu eta Profesionalen elkarteak bultzatutako marrazki-lehiaketaren hirugarren edizioan. Aurten, ‘Nolakoa da zuretzat Trapagarango merkataritza? ‘galderari erantzun diote.

Ekimenak hurbiltasuneko establezimenduen garrantzia eta gure herriko eguneroko bizitzan duten papera hurbildu nahi die txikienei. Sorkuntzei ikusgarritasuna emateko, elkarteak 23 negoziotako erakusleihoetan banatutako erakusketa bat antolatu du, auzotar guztiei irekitako arte galeria txiki bihurtu dena.

ERAKUSKETA honako ESTABLEZIMENDU hauetan ikus daiteke: Centro de Estética ENDI, EDDER centro de estética, NEREA LAGO Estilistas, Regalos HIRU, Librería OLGA, HEGOA Fisioterapia & Osteopatía, La BOTIKA de Trapaga, Estética SECRETS, REGALIZ, Farmacia ELENA CASADO MONTALBÁN, La boutique de EVA, SOPOTEY, COPY LOFER, XUANLIN, Modas VIVANCO, MAXI’M Peluqueros, KIBOR electrodomésticos, Café bar LA PINTA, TRAPAGA Digital, Farmacia REY MAYOR, Carnicería URKIJO, TRAPAGAFAUNA, AMBICAL cerramientos

Trapagarango bost ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute aurtengo edizioan. Sariak La Escontrilla ikastetxeko Josu Sanz Vallejo, Franciscanas de Montpellierreko Noa Pereiro Gutierrez eta Itxaropena Ikastolako Nahia Macías Bazánen lanak saritu ditu. Hiru saridunek diploma bat eta 100 euroko txekea jasoko dute kanpainari atxikitako establezimenduetan eskola-, hezkuntza-, jolas- edo kirol-materiala eskuratzeko.

Baturik elkarteak ikastetxeen inplikazioa eta ikasleen parte-hartzea eskertu ditu, eta tokiko merkataritzarekin duten konpromisoa nabarmendu dute. Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa eta Trapagarango Udalaren laguntza du.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.