Nola ikusten dute txikienek Trapagarango merkataritza?

Baturik Trapagaranek, herriko ikastetxeen laguntzarekin, Trapagarango merkataritzari buruzko 3. marrazki lehiaketa antolatu du. La Escontrilla, Franciscanas de Montpellier Ikastetxea, Itxaropena Ikastola, La Arboleda Eskola eta San Gabriel Eskolako Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 5. mailara bitarteko 400 ikasle baino gehiago deitu dira bertara.

Helburua txikienek Trapagarango merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei eta profesionalei buruz duten ikuspuntua ezagutzea da, horien artean sektoreak herrian duen garrantzia ikusarazteaz eta Trapagarango merkataritza nola ikusten duten ezagutzeaz gain.

Antolatzaileek beren lanak egiteko txantiloi batzuk banatu ditugu ikastetxeetan. Txantiloi hori hemen ere lor daiteke:
Olga liburu-denda edo esteka honen bidez DESKARGATU HEMEN MARRAZKIA EGITEKO TXANTILOIA

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saila babesten du, Trapagarango Udalaren laguntzarekin

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.