6. GILDA EGUNA 2026: OSTALARITZAREN IZEN-EMATEA

Herriko 6. Gilda egunean, Trapagarango ostalariek izena emateko epea zabalduko da.

Epe hori irailaren urriaren 26tik 30era, 13:00etara arte egongo da zabalik.

Antolatzaileok  ostalarien laguntzaren bila gabiltza, ekitaldi honetan inskribatzeko eskatuz, gure udalerria bere ostalaritzaren bidez modu arduratsuan dinamizatzeko.  

Herriko gilden ibilbide honetan ostalaritza establezimendu guztiak har dezakezue parte, Baturikekoak izan ala ez.

Trapagarango “6. Gilda Eguna 2026” Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak eta Baturikek antolatzen dute, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren laguntzarekin.

Jakin badakigu ekimen hau, antzeko beste batzuetan gertatu den bezala, oso harrera ona izango duela eta eragin ekonomiko handia parte hartzen duten establezimendutan.

Gainera, lehiaketa baino lehen, lehiaketa bitartean eta lehiaketa amaitu ondoren, haren publizitatea egingo da hainbat hedabide eta sare sozialetan.

OINARRIAK

IZEN-EMATEKO INPRIMAKIRAKO ESTEKA

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.