Baturik neska-mutilak bila dabil Trapagarango merkataritzaren aldeko kanpaina egiteko

Baturik tokiko merkataritzari bultzatzeko eta kontzientziatzeko kanpaina bat prestatzen ari da, Trapagarango txikienak protagonista izango dituena. Horretarako, Baturik elkarteko kide diren establezimenduek dei egiten dute udalerriko 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutileri kanpainan parte har dezaten.

Parte hartzeko, Baturik izena emateko hainbat bide irekitzen ditu: kanpainan parte hartu nahi duen adingabearen aitak, amak edo tutoreak egin beharko du, baturiktrapagaran@gmail.com helbidera mezu bat idatziz edo 664 53 07 87 zenbakira WhatsApp bat idatziz.

Kanpaina Baturik Trapagaranek aurrera daraman “Nik Trapagaran- HEMEN GUREAK!! TRAPAGARAN BIZIA NAHI DUGU” ekimenaren barruan kokatzen da. Bertan eta azken urteetan bezeroek, merkatari-ostalariek eta era guztietako establezimenduetako arduradunek, kaleko pertsonek… parte hartu dute. Oraingoan, Baturik elkarteko enpresek Trapagarango txikiengan fokua jartzearen garrantzia ikusi dute.

Amaitzeko, azpimarratu behar da ekintza honek Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntza duela, Hirigune programaren bidez.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.