2026ko BONU- KANPAINEAN SALTOKIEN IZEN-EMATEA
Udaleko Tokiko Merkataritza Saila eta Trapagarango Baturik Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak, 2026ko TRAPAGARAN ZAINDU BONOaren edizio berri bat prestatzen ari dira. Oraingoan, deskontu-bonu bat izango da, hautatutako establezimenduan zuzenean aplikatuko dena.
Merkatari, ostalari edo zerbitzu-establezimendu gisa parte hartu nahi baduzu, eman alta kanpainan irailaren 14ko 13:00ak baino lehen.
Hau da aurtengo aldaketarik garrantzitsuena: Ordaintzeko modua aldatuko da: edizio honetan bezeroak www.trapagaranbizi.com gunearen bidez erreserbatuko du bere beherapen-bonua eta saltokian bertan egingo zaio beherapena.






