Jaietan eta beti “Trapagaran bihotzean”

Trapagarango jaietan, San Ramonetan, Baturik, merkatarien, ostalarien, zerbitzuen eta profesionalen elkartetik, 2000 globo banatuko ditugu gure bezeroen artean Trapagaran bihotzean edo  pasioarekin. Horretarako, honako banaketa-gune hauek ezarri ditugu gure establezimendu elkartuen artean: : Boutique Eva, Café Bar La Pinta, Café Txalaparta, Carnicería Urkijo, Centro estética Endi, Centro estética Secrets, Copylofer, El Acerico, Farmacia Maria Garcia Vivanco, Gabeta Cotton, Hegoa fisioterapia Osteopatia , Librería Olga, Maxim´ Peluqueros, Modas Vivanco, Papelería Las Quinielas, Peluquería Ideas, Peluquería Keinu, Trapaga Digital eta Trapagafauna.
Kanpaina honetarako aukeratu den leloa “Trapagaranekiko pasioa” da, eta gure herriarekin eta tradizioekin lotu nahi gaitu, guztiok Trapagarango jaietan murgiltzeaz gain.

Amaitzeko, Baturik Trapagaranek antolatutako kanpaina honetan udaleko eta Eusko Jaurlaritzako merkataritza sailek emandako laguntza eskertu nahi dugu.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska