ZURE SALTOKIAK ERE PARTE HAR DEZALA! “Gurea erabil dezakezu / Puedes utilizar el nuestro” KANPAINA

Trapagaranek abian jarriko du “Gurea erabil dezakezu-Puedes utilizar el nuestro” ekimena. Kanpaina horrek helburu hauek ditu:

  • Umeek mugikorra erabiltzeko duten beharrizana murriztea.
  • Umeek espazio publikoa berreskuratzea eta erabiltzea; kaleak eta auzoak ezagutu ditzatela eta seguru senti daitezela.
  • Helduen erreferentzia gehiago edukitzea, gizarte sarea indartzeko.
  • Komunitatearekin konpromiso argia duten denda eta saltoki sare baten parte izatea eta bultzatzea.
    Kanpainari atxikitako saltokiak ekimenarekin konprometitzen dira pegatina bereizgarri bat jarriz lokalaren kanpoko aldetik ongi ikusteko toki batean. Horrez gain, lokalak telefono finkoa edo mugikorra eduki beharko du (ez litzateke egokia izango langileen telefono pribatua erabiltzea).

Trapagarango Udalak, “Baturik” merkatari, ostalari, zerbitzu eta profesionalen elkartearekin, Merkasaretza-Meatzaldeko Behargintzarekin eta herriko ikastetxe eta Helduen Irakaskuntza Iraunkorreko Zentroarekin batera bultzatzen du kanpaina hau eta herriko gainerako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta abar gonbidatzen ditu kanpainari atxikitzera.

Amaitzeko gogoratu, Trapagarango zerbitzu publiko, denda eta establezimenduak har dezaketela parte, baldin eta ekimenarekin konprometitzen badira.

Nola parte hartu kanpainan

Oso erraza da izena ematea eta ekimen honen parte izatea:

  MARTXOAREN 23a baino lehenago egin beharko da inskripzioa.

Baturik

Trapagarangoak gara, Baturik Trapagaran gara.

Oso gustuko dugu Trapagaranen bertan bizitzea, kontsumitzea eta gozatzea.

Trapagaran bizi-biziaren alde lan egiten dugu, bertako kaleek argiz beteta jarraitu dezaten eta segurtasunez paseatzeko bezain atseginak izan daitezen.

Trapagaranen bertan enplegua eta aberastasuna sortzea dugu helburu.

Etxetik hurbil kontsumitzen dugunean, oinarrizko zerbitzuei eusten laguntzen dugu; esate baterako, kaleen garbiketa, osasuna edo gizarte-zerbitzuak.

Baturik Trapagaran gara, eta oso gogoko dugu saritzea, elkarrekin lan egitea, ospatzea, laguntzea y gure herriarekin gozatzea. Hori dela eta, Trapagarangoak gara.

Baturik Trapagaran gara eta geureak, gure herriak batzen gaitu.

Baturik Trapagaran en FacebookBaturik Trapagaran en InstagramBaturik Trapagaran en YouTube
Neska
Baturik Trapagaran
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.